COVCELL

covcell_front.jpg
About Covcell in Basque Print Email

to read more information about COVCELL-UPV/EHU team in English, click here

COVCELL Proiektuaren jarduera-esparruak hauexek dira: hizkuntzen online ikaskuntza eta irakaskuntza eta software librearen garapena hezkuntzan. Proiektua Europar Batasunaren Minerva Ekintzak finantzatzen du, 2005eko urrian hasi zen eta 2007ko irailean amaituko da. Egitasmo honetan Islandia, Alemania, Italia eta Euskal Herriko kideak parte hartzen ari dira.

Proiektuaren helburu orokorra hizkuntzen on-line ikaskuntzari buruzko ikerketek agerian utzi duten premia bati erantzutea da: ingurune birtual bat eratzea, non hizkuntza ikasteko prozesuan diren ikasleek biltzeko eta elkarreragiteko aukera izango duten, alegia hizkuntzak ikasteko "campus birtual" bat sortzea. Proiektuak hizkuntz ikaskuntzaren planteamendu eraikitzailea du abiapuntu, eta atazetan oinarritutako ikaskuntza interaktiboa sustatu nahi du on-line ingurunean. Garatzen ari garen tresnen ikuspegi orokorra izateko, menu nagusian ezkerretara dagoen estekan klik egin besterik ez duzu.

Proiektuak ez du alor honetan ezer berririk asmatu nahi, baizik eta jada izan badiren garapenak bermatu eta “campus birtuala” eratzeko xede horri begira gure ekarpentxoa egin nahi genuke. Gure estrategia da, beraz, lehendik bazen Ikaskuntza Kudeatzeko Sistema (LMS) bat , gure helburuekin bateragarria dena eta bere egituran behar adinako sofistikazio-maila duena, erabiltzea eta hari tresna gehigarriak eranstea, planteamendu eraikitzailean oinarritutako hizkuntz ikaskuntza interaktiboa sustatze aldera.

Proiektu honetan erabili den Ikaskuntza Kudeatzeko Sistema (LMS) Moodle da (gehiago jakiteko, egin klik hemen ; online komunitatearekin harremanetan jartzeko, egin klik hemen ); Moodle filosofia eraikitzailean oinarritzen da; iturburu-kode irekikoa da eta modulukako egitura malgua du. Pozez hartzen du COVCELLek moodle.org komunitatean bere tartea izatea Hizkuntz Irakaskuntzako ikastaroaren baitan -elkar gaitezen hemen!

 


Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea
COVCELL-EHU LANTALDEA

Euskal Herriko Unibertsitateak COVCELL proiektuan garatutako ekimenen berri izan nahi baduzu, hementxe dituzu lotura nagusiak: